1970eko futbol taldeari aitortza egingo diote domekan

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 8a, 12:04

1970eko emakumeen futbol taldea. (Argazkiak: UDA)

Domekan egingo den Aresko Martxa 12:00etan abiatuko da, Aretxabaletako plazatik Eskoriatzara. Aurretik, baina, 1970eko UDAko emakumeen futbol taldeari aitortza egingo diote.

Ikastolaren alde dirua batzeko eratu zuten herriko hainbat emakumek, eta hiru futbol partidu jokatu zituzten: lehenengo biak oñatiarren aurka eta hirugarrena Urretxukoen kontra. Lehen partidua etxean izan zen, eta 25.000 pezeta batu zituzten.

Taldean honako hauek zeuden: Loli Mayoral, Regina Eraña, Fatima Lasa, Mila Agirre, Consuelo Zubizarreta, Arantxa Akixu, Aurora Aranzabal, Mari Karmen Olabe, Mari Elena Azkoitia, Elena Arrese, Karmentxu Usandizaga, Mari Asun Mendieta, Esther Letamendi, Itziar Errasti, Ana Rosa Etxebarria eta Mila Urzelai; eta Javier Urreta eta Javier Urzelai entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak