Zapatuan, goizean goiz ekingo diete kanporaketei Iturrigorri pilotalekuan; 08:00etan hasi eta 15:00ak artean izango dira partiduak. Bi multzo osatu dituzte eta bakoitzeko lehenengo bi bikoteak sailkatuko dira hurrengo egunean, domekan, finalerdiak jokatzeko. 10:00etan ekingo diete partidu horiei, eta, behin bukatuta, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte. Bukatzeko, 12:00etan, final handia jokatuko da.
Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte pilotalekura joan, harmailak bete, kirolariak animatu eta giroa berotu dezaten.