Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala lantzeko saioak antolatu ditu UDAk

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 6a, 11:00

2023ko urrian Mojategin egindako saioetako bat.

Realeko atezain Alex Remirok eta Futbol Mas fundazioak bat egin dute futbolean diharduten gaztetxoen osasun mentala eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. UDAk, horri helduta, hiru saioko ikastaroa egingo du martxoan, eguenean hasita, Gurasotasun positiboa eta ongizate emozionala futbolean izenarekin.

Proiektua haur eta nerabeen gurasoei bideratuta dago, familiak direlako horientzako "sistemarik garrantzitsuena eta eraginkorrena". Proiektua Gipuzkoako 50 kirol elkartetara heltzea dela helburua ere zehaztu du UDAk: "Eta horietako bat gure kluba da".

Hiru formakuntza saio antolatu dituzte; honako egunetan: martxoaren 7a, 1a2 eta 21a. Guztiak izango dira Arkupen, 17:30ean hasita –bi ordu iraungo dute–.

Animatzeko deia

UDAk familiak parte hartzera gonbidatu ditu: "Klubeko familia guztiak animatu nahi ditugu formakuntza hauetan parte hartzera". Horretarako aldez aurretik eman behar da izena galdetegi bat beteta. Gai ezberdinak landuko dituzte bakoitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak