Lorwarts izena jarri diote hiru eguneko eskaintza horri, eta "aztien eta sorginen eskola" izango dela iragarri dute; goizetan elkartuko dira, 10:00etatik 13.00etara. Taldeak zikloka antolatuko dituzte, adina kontuan hartuta.
Izena emateko epea zabalik da datorren egubakoitzera arte, martxoaren 8a; horretarako, Loramendi elkarteak Durana kalean duen bulegotik pasatu beharko dute interesatuek. Antolatzaileek adierazi dute lekuak mugatuak direla. Izena ematearekin batera 50 euroko kuota ordaindu beharko da –bigarren umeen kasuan, 40 euro; eta hirugarrenak, debalde–.