Bi emanaldi egin dituzte, eta bietan lepo bete da Arkupeko areto nagusia. Bi emanaldien ostean txalo zaparrada jaso dute, Zirkus film laburrean egindako lanarengatik. Aktore lanetan ibili direnek opari berezia jaso dute gainera: film laburra duen pen-drive bana eta sudur gorri bana. Era berean, Gure Zirkuko kide Iker Galartzaren eta Ekain Ibargurenen zorion mezua jaso dute.