Arana ahizpa eskoriatzarrak eta Berrizbeitia aretxabaletarra elkartuko dira mahaiaren bueltan, urtero antolatu izan den ekitaldian. Afariaren aurretik, 19:00etan, kantu poteoa egingo dute.
Txartelak otsailaren 28a arte
Entsalada eta okela gisatua izango dute afaltzeko, eta jateko beganoa hautatzen dutenek pistoa.
Txartelak Urbaltz tabernan dituzte salgai: bazkideek eta langabeek, 17 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, 20 euro. Horretarako azken eguna otsailaren 28a da.