"Gaur ez gatoz berri onekin. Zentsuraren itzala luzea da". Halaxe jakinarazi du Hika konpainiak haren ekoizpen bat zentsuratua izan dela. Tarara obra ziren aurkeztekoak Morazarzalen, thrillerra eta poetika nahasten dituen lana. Aktore taldean Kepa Errasti, Tania Fornieles, Jurdana Otxoa, Jose Cruz Gurrutxaga, Iñar Sastre eta Itziar Ituño daude.
Ikuskizuna ekainetik zegoen lotua, Platea programaren bitartez, eta "konpromiso gutun bat" sinatu zuten orduan konpainiak eta Moralzarzalgo Udalak. Antza, Udalean urtarril bukaeran hartu zuten emanaldia bertan behera lagatzeko erabakia, "baina guri jakinarazteko duintasunik ere ez dute izan", azaldu dute Hikakoek. Ostegunean konturatu ziren eta, diotenez, "arrazoi politikoak" daude zentsuraren atzean. Dena den, nabarmendu dute, "batzuei gustatu ala ez", antzerkia egiten jarraituko dutela: "Gure sormena eta ahotsa ez dituzte isilaraziko".
Kepa Errasti aktore aretxabaletarra ere ildo beretik mintzatu da sare sozialetan:
Geurea kontatzen jarraituko dugu!! Gora Hika, Gora Tarara eta Gora antzerkia!!♥️♥️♥️ https://t.co/LoAb9Nfur9
— KEPA ERRASTI GORROÑO (@KEPAER) February 23, 2024