Neguko generoa kentzeko asmoarekin herritarren eskura eskaintzak jarri dituzten merkatariak honako hauek izan dira: Almila Shop, Tak, Belar Meta, Hankabeltz, Kiloka, Asensio eta Kilima.
Goiz partean kanpoan izan dituzte produktuz betetako postuak gehienek, eguraldiak lagun egin dielako, baina arratsaldean, denden barruko aldera erakarri dituzte bezeroak. Gainera, 50 euroko zazpi bonu zozketatu dituzte erosleen artean.