Ikastetxean bi urtez egon ondoren, Europako hainbat enpresa ezagutzera joango dira orain. Eraikuntza Metalikoen goi-mailako zikloa egiten dabilen Asier Zeziaga Larrea Estoniara doa, Tartu hirira; Eraikuntza Metalikoen goi mailako zikloko Mikel Insausti Jimeno, ostera, Italiara, Brescia hirira; Automozioko goi mailako zikloan dagoen Xabat Igartua Arrizabalaga ere Italian izango da, Catanian; eta Automozioko ziklo bera egiten dabilen Haritz Lafuente Teran Serbiara doa, Belgradora, hain zuzen ere; azkenik, Elektromekanikako erdi mailako ikasle Markel Peñacoba Gomezek Poloniako bidea hartuko du, Wroclaw hirira.
Otsailaren 20an Bilbon izan ziren ibilbide berri horren gaineko argibideak jasotzen eta bidaiaren xehetasunak lotzen. Martxo hasieran joan eta maiatz bukaera arte Europan barrena ibiliko dira esperientzia berrien bila.