Hamargarrenez jokatuko da frontenis txapelketa, Emakumeen Egunaren harira

Mirari Altube Arrese 2024ko otsailaren 21a

Emakumeen frontenis txapelketa antolatu dute martxoaren 9 eta 10erako UDAk, Loramendi elkarteak eta Udalak. Iturrigorri pilotalekuan jokatuko da eta izena emateko epea zabalik dago. Horretarako, honako helbidera idatzi behar da: emakumeenfrontenisaUDA@gmail.com. Azken eguna otsailaren 26a da eta bikoteak 10 euro ordaindu beharko du. Saria izango da bertako produktuekin osatutako saskia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak