Ixadebalde azoka egingo dute egubakoitzean, postuak saltokien aurrealdean jarrita

Mirari Altube Arrese 2024ko ots. 21a, 08:36

Ixadebalde merkealdien 26. azoka egubakoitzean, hilaren 23an, egingo dute. Aretxarteko hainbat merkatarik jarriko dituzte postuak saltokien aurrealdeetan; honako hauek elkartuko dira: Asensio, Kilima, Hankabeltz, Kiloka, Belar Meta, Tak eta Almila Shop.

Hasiera baten Herriko Plazaren beheko partean egitekoak baziren ere azoka, egubakoitzeko eguraldi iragarpenaren aurrean, bertan behera utzi dute asmoa eta saltokien aurrealdeetara aterako dute generoa, azken urteetan legez.

Herritar guztiak gonbidatu dituzte postuetara –kanpoan zein barruan egon horiek– "eskaintza mordoa eta mauka interesgarriak" izango dituztelako, eta iragarri dute bezeroen artean 50 euroko zazpi bonu zozketatuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak