Hasiera baten Herriko Plazaren beheko partean egitekoak baziren ere azoka, egubakoitzeko eguraldi iragarpenaren aurrean, bertan behera utzi dute asmoa eta saltokien aurrealdeetara aterako dute generoa, azken urteetan legez.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte postuetara –kanpoan zein barruan egon horiek– "eskaintza mordoa eta mauka interesgarriak" izango dituztelako, eta iragarri dute bezeroen artean 50 euroko zazpi bonu zozketatuko dituztela.
