Folklorea, jazza eta musika klasikoaren ekidistantzia neurtu bat mantenduz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak eskainiko dituzte Mendizabalek eta Hermosak, otsailaren 22an, 19:00etan, Arkupen.
Sarrerak egunean bertan leihatilan izango dituzte salgai, 5 euroren truke.
Asisko Urmeneta, egubakoitzean
Egubakoitzean, otsailaren 23an, Asisko Urmenetak bere azken liburua aurkeztuko du: Gora Euskal (H)errientsak. Kulturaren transmisioa aitzindari izan diren emakumeak jaso ditu hor: "Feminismoa eta abertzaletasuna uztartuz, bost euskal (H)errientsaren bizia komiki batean islatuta".
Artistaren esanetan komiki-album horrek omenaldi bat izan gura du kolektibo haiei: "Emakume Abertzale Batza, Begiraleak eta Euskal Eskolak gauzatu zituzten maistra kontzienteei, errientsa herrizale haiei".
Liburu aurkezpena ere Arkupen izango da, 19:00etan.