Keinu, begirada eta une sorta argazki erakusketa batean jasota

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ots. 17a, 15:11

Diego Burgos argazkilari gasteiztarraren Ispiluak eta leihoak erakusketa dago Arkupen ikusgai joan den astea ezkero. Argazki horien gaineko bisita gidatua eskaini zuen atzo hamar bat lagunendako erakusketaren komisario eta argazki proiektuaren tutore Gustavo Bravok.

Arabaclick argazki jaialdiko Jardín remoto beka irabazi zuen 2022ko urrian Burgosek. Artistaren unibertso sortzailean barneratzen gaituzten erretratuek eta natura hilek osatzen dute erakusketa eta kaleetan harrapatutako irudiak eta barne mundua erakusten ditu.

Uneak harrapatzen ditu Burgosek bere kamerarekin. Gauza txiki asko gertatzen dira gure inguruan gu ohartu ere egin gabe eta une horiek kapturatzen ditu argazkilari gasteiztarrak. Kaleak, errepideak, parkeak, tabernak... Ustekabeko topaketa iheskorrak, non keinuak, begiradak eta uneak errepika ezinak diren.

Erakusketaren bisita gidatu azkarra egin zuen erakusketaren komisario eta argazki proiektuaren tutore Gustavo Bravok atzo Arkupe aretoan.

Erakusketa otsailaren 29a arte egongo da ikusgai Arkupen. Ordutegia da: astelehenetik egubakoitzera, goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (18:00-20:00); eta zapatuetan, goizez bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak