Loramendi kultur elkarteak antolatuta, Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak 5 eta 8 urte arteko umeentzako saioa egingo du hilaren 22an, eguenean, Aretxabaletako udaletxe zaharrean, arratsaldeko bostetan; hain justu, Egin Putz ipuin-saioa aurkeztuko du. Elkartearen 30. urteurreneko ekintzetako bat da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.