'Ispiluak eta leihoak' erakusketa aurkeztuko dute egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2024ko ots. 15a, 18:58

'Ispiluak eta leihoak' erakusketako bi argazki, Arkupen.

Diego Burgos argazkilari gasteiztarraren Ispiluak eta leihoak erakusketa dago Arkupen ikusgai joan den astea ezkero. Argazki horien gaineko bisita gidatua egingo du, hilaren 16an, 19:00etan, erakusketaren komisario eta argazki proiektuaren tutore Gustavo Bravok.

Arabaclick argazki jaialdiko Jardín remoto beka irabazi zuen 2022ko urrian Burgosek. Artistaren unibertso sortzailean barneratzen gaituzten erretratuek eta natura hilek osatzen dute erakusketa eta kaleetan harrapatutako irudiak eta barne mundua erakusten ditu. "Ikusleak argazkilariak ikusten duena ikusiko du eta, aldi berean, argazkilaria bera bere argazkien bidez deskubrituko du", adierazi dute antolatzaileek.

Erakusketa otsailaren 29a arte egongo da ikusgai Arkupen; hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, goizez (11:00- 13:00) eta arratsaldez (18:00-20:00); eta zapatuetan, goizez bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak