Aratuste-martitzena kolorez jantzi dute neska-mutikoek

Mirari Altube Arrese 2024ko otsailaren 13a

Lantzeko txatxoak, kaldereroak, San Migel neska-mutilak eta Aratusteetako beste hainbat pertsonaia elkartu dira lehenengo Herriko Plazan eta gero kalejiran. Pausoka haur eskolako, Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako 2 urteko neska-mutikoek Mugi-Mugi dantza egin dute lehenengo, eta gero, azken bi ikastetxe horietako 5 urtekoek Txino dantza. Ondoren, kalejiran joan dira Arlutz osteko kantxara.

Bien bitartean, Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat dantza egin dituzte plazan, eta ondoren, batu dira ikasle txikienekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak