Torturaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Urbaltzen

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 13a, 11:22

2023ko apirilean Askapenak eginiko hitzaldi bat.

Torturaren Aurkako Eguna da gaur, hilak 13, eta Urbaltz elkarteak torturaren aurkako jardunaldien berri eman du: bi hitzaldi izango dira.

Torturaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Aretxabaletako Urbaltz elkartean asteotan, hitzaldia bana antolatu baitute otsailaren 17rako eta 25erako. Hain justu, Oso latza izan da liburua aurkeztuko du Xabier Mendiguren Elizegi idazleak zapatuan, 11:30ean, elkartean bertan; Joxe Arregiren tortura kasuaren kontakizun literarioa egiten du. Amaitzeko, gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, jan-edana egongo da bertaratzen direnentzat.

Datorren astean, berriz, hilaren 25ean, domekan, Nafarroako Torturatuen Sareko kideen hitzaldia izango da, euren esperientzien berri izateko, Urbaltz elkartean, arratsaldeko seietan. Orduan ere jan-edana egongo da ekintza bukatzean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak