Leire Urangak irabazi du Aratusteetako bola-txapelketa

Mirari Altube Arrese 2024ko otsailaren 6a

Otsailaren 3an, Txapel Txin egunean, jokatu zuten Aratusteetako bola-txapelketa. Gaztetxoen mailan hamahiru jokalari elkartu ziren eta Iker Elkorobarrutiak bota zituen txirlo gehien. Helduen artean, ostera, 38k jardun zuten nor baino nor gehiago eta Leire Urangak irabazi zuen zortzi txirlo botata.

Antolatzaileak pozik dira oso giro polita sortu zelako bolatokiaren bueltan.

Hona hemen helduen sailkapena:

  • 1- Leire Uranga zortzi txirlo botata.
  • 2- Jabier Osoro, sei txirlorekin.
  • 3- Sebas Aranzabal.
  • 4- Jose Antonio Nuñez.
  • 5- Jabier Urkidi.

Gaztetxoen sailkapena:

  • 1- Iker Elkorobarrutia.
  • 2- Axel Sixto.
  • 3- Anas Elassali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak