Santa Agedaren omenezko koplak kantuan jardun dute Aretxabaletako kintoek baserriz baserri

Mirari Altube Arrese 2024ko otsailaren 4a

2005ean jaiotako kintoak auzorik auzo eta baserriz baserri dabiltza gaur, Santa Ageda bezpera, haren bizitza gogora dakarten koplak kantuan eta eskean. 80 gazte inguru izanik, taldetan banatu dira lanak arintzeko, eta Aozaratza inguruan egin dute topo taldetxo honekin herritar batzuek.

Bihar, otsailak 5, kalerik kale ibiliko dira, eta ikastetxeetatik eta herriko enpresa eta merkataritza zein ostalaritza zerbitzuetatik ere pasatuko dira. Iluntzean, 19:00etan, aurtengo lehenengo dantza saioa egingo dute Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak