Egun batez San Blatxin izan zen Aretxabaletako pertsonaia ezaguna –Txapel Txin egunak eta San Blas egunak bat egin zutelako– eta herritarrak "bedeinkatu zituen parrandazale izan zitezen Aratusteetan".
Aratusteen berri ematera etorri zen atzo, otsailak 3, Txapel Txin eta herriko kaleak jai giroz bete ditu. Eguerdi partean umeak izan zituen lagun; buruhandi eta erraldoi txikiek kalejira dotorea eskaini zuten gaiteroekin batera. Eta iluntzean, Aratusteak ate-joka daudela gogorarazi zien herritarrei.
Egun batez San Blatxin izan zen Aretxabaletako pertsonaia ezaguna –Txapel Txin egunak eta San Blas egunak bat egin zutelako– eta herritarrak "bedeinkatu zituen parrandazale izan zitezen Aratusteetan".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.