Domekan, Santa Ageda bezpera, goizean goiz irtenda jardungo dute kantuan eta eskean, baserriz baserri. Astelehenean, otsailak 5, ostera, kalerik kale; ikastetxeetara eta enpresatara ere orduan joango dira. Astelehen arratsaldean, gainera, lehenengo dantza saioa egingo dute Herriko Plazan, 19:00etan.