Sari banaketa ekitaldi bizia izan zen atzokoa eta Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak izan zuen hori hala izatearen erantzukizun handia. Aretoan umore ona zabaltzen asmatu zuen, musikal eran etorri zen funtzio batekin.
Hiru sailetan banatuta, hainbat sari banatu zituzten betea zegoen aretoan. Han ziren, besteak beste, epaimahaiko kide Ramon Agirre, Maider Oleaga eta Izibene Oñederra. Jarraian, sarituen zerrenda.
Sail Ofiziala
- HUHEZINEMA SARIA (800€): Itziar Leemans-en Ximinoa: Klase harremanen bortizkerian, Iparraldeko familia burges baten eta haien haurtzainaren unibertsoan maisuki murgildu gaituelako.
- AKTORE ONENA (150€): Enekor Sagardoy eta Zorion Eguilor, bi belaunaldien arteko oreka eta desorekak filmaren mesedera gorpuzteagatik.
- HAZI SARIA (600€): Julen Zubieteren Agur Artzai, desagertzeko zorian dagoen artzain baten erretratu berezia egiteagatik eta zuzendariak filmaren bitartez egiten dion omenaldiagatik.
- IKUSLEEN SARIA (100€): Deadly Draw - Nitya Lopez
- AUSART SARIA (350€) Normas de higiene - Amaia San
Sebastián
Bideoklip saila
- BIDEOKLIP ONENAREN SARIA (300€): Nytya Lopezen Zerua irabazi, musika taldeko abeslariak aktore bezala egindako lanagatik eta bideokliparen koreografia etaplanifikazioagatik.
- IKUSLEEN SARIA (100€): Esperoan-Erromintxelak - Nitya Lopez
- Aipaimen berezia : Munlet-Astindu, euskal ikonografia eta ikus-entzunezko elementuak nahasteko
trebetasunagatik eta freskotasunagatik.
Ikasle saila
-
IKASLE LAN ONENAREN SARIA (300€): Noizko Basoa - Mikele Landa. Fikzioa edo dokumental etiketetatik haratago, saiakera-zinema proposamen ausarta proposatzeagatik.
-
MUNDUKIDE SARIA (700€): Kosmospolita - Unax Alcubilla, hezkuntza eta mobilizazio sozialen emaitzak modu originalean uztartzeagatik.
-
MU SARIA (150€): Beste aldea - Irati alvarez, Itziar Juaristi eta Lorea Elorriaga, bertako gertakari historiko ezagun bat beste ikuspegi batetik kontatzeagatik, eta ikus-entzunezko lengoaia modu eraginkorrean erabiltzeagatik.
-
IKUSLEEN SARIA (100€): Bakarr¿k - Oier Markotegi