Ikazkin Trail prestatzen hasteko irteerak antolatu dituzte zapaturako

Mirari Altube Arrese 2024ko urtarrilaren 24a

Irailaren 7an egingo du UDAk Ikazkin Trail mendi lasterketa hirugarrenez. Herritarrak animatu gura dituzte ordurako, eta prestatzen hasteko mendi ibilaldiak antolatu dituzte zapaturako, urtarrilaren 27rako; 10:00etan abiatuko dira Herriko Plazatik. Izena aldez aurretik eman behar da honako galdetegia beteta.

Hiru ibilbideren artean hautatu ahal izango da: lasaia, erdikoa eta azkarra. Gidari bat izango dute lagun mendizaleek, guztietan.

UDAkoen asmoa da hilabetero egitea antzeko deialdiren bat: "Denboraz hasita prestatzen lasterkariak animatzea da helburua, bereziki emakumeak", adierazi dute kirol elkarteko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak