San Blatxin etorriko da otsailaren 3an, Aratusteen berri ematera

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 23a, 10:53

San Blas eta Txapel Txin egunek bat egingo dute otsailaren 3an, eta orduantxe iritsiko da San Blatxin, Aratusteen berri ematera. Karnabalen Lagunak eta Udalak antolatutako egitaraua lagun jai giroa piztuko du eta herritarrek atzera kontaketari ekingo diote.

Hona hemen Txapel Txin eguneko egitaraua:

  • 12:00 Haur eta familiendako erraldoi eta gaiteroekin kalejira.
  • 13:00 Kalejira Txapel Txinekin.
  • 16:00 Bola-txapelketa gazte eta infantil mailakoendako, bolatokian.
  • 17:00 Piratak kale-animazioa.
  • 18:45 Kalejira eta pregoia.
  • 19:00 DJ Matraka.
  • 21:00 Kaparrak taldearen emanaldia, Mitarte kalean.
  • 22:30 Bola-txapelketa, bolatokian.

Egunaren aurretik, datorren astean, herriko ikastetxeetara eta ludotekara joango da bisitan Txapel Txin, aurreko urteetan egin duen legez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak