'Kortxoaren dilema' antzezlana zapatuan, Patxo Telleria eta Mikel Martinezekin

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 17a, 16:11

Martinez eta Telleria oholtzan, antzezlaneko une batean. (Argazkia: Tartean)

Patxo Telleria antzerkigileak idatzitako eta Mireia Gabilondo bergararrak zuzendutako Kortxoaren dilema lana taularatuko du Tartean Teatroa konpainiak zapatuan, hilaren 20an, Arkupen, 19:00etan; sarrerak online edo leihatilan eros daitezke, bost eurotan.

Telleria bera izango da oholtzan Mikel Martinezekin batera, eta politika, etika, traizioa eta mendekua batuko dituen istorio dibertigarria eskainiko dute, endredozko thrillerra, hain zuzen ere.

Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dio ekipamendu bat minbiziaren aurkako tratamenduetarako. Eta minbizia duen ezkerraren erreferente intelektual batek, Etika eta Filosofia Politikoan katedradun erretiratuak, hautatu beharko du printzipioei leial izan eta uko egin tratamenduari edo "prakak jaitsi". Erabakia hartua duenean eta publikoki iragartzera doan unean, bere ikasle izandako bat agertuko zaio, ezustean, aspaldiko kontuak garbitzeko gogoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak