Demode Quartet taldeak 'A kupela' ikuskizuna eskainiko du egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 15a, 16:54

(Argazkia: Demode Quartet)

Aski ezaguna den laukoteak ahotsa eta umorea oinarri dituen kontzertua egingo du urtarrilaren 19an, Arkupen, 20:00etan; sarrerak (5 euro), online zein leihatilan eskura daitezke.

Joli Paskualena, Iker Huitzi, Santi Romano eta Karlos Nguema abeslariek osatutako Demode Quartet taldea bueltan dator Aretxabaletara, eta oraingoan, A kupela ikuskizuna eskainiko du.

Orain dela hamabi urte hasi zuen ibilbide taldeak eta musika ulertzeko modu dibertigarri eta berezia du, beti eginaz lekua umoreari eta jolasari. Ahotsa bada ere instrumentu nagusia beste batzuk ere erabiliko dituzte gitarra, pianoa eta beat box-a, esaterako. 

2021ean, Kutsidazu bidea, Ixabel ikuskizuna sortu zuten, eta musika-ikuskizun onenaren Max Saria jaso zuten. 2022an, ostera, La Voz ekimenean hartu zuen parte, "erronka zaila eta aldi berean kitzikagarria" izanik.

Orain arte erabili ez dituzten esperimentu eta ahots-sorpresa batzuekin osatu dute A kupela, goi mailako 80 minutuko emanaldi dibertigarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak