Kiroldegiko fitness gela itxita egongo da urtarrilaren 19tik 23ra bitartean

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 15a, 08:25

Ibarra kiroldegiko fitness gelan konponketa lan batzuk egingo dituzte eta ekipamendu berria ekarriko dute. Horregatik, hainbat egunez itxita izango dela iragarri dute gela hori eta kardio gunea: urtarrilaren 19tik –18:00etatik– 23a arte. Urtarrilaren 24an irekiko dute gela berritua.

Egingo dituzten berrikuntzak honako hauek dira:  zoru teknikoa handitu eta eremu multifuntzional bat gehitu, makina eta ekipamendu gehiago jarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak