Abian da Udaberriko Pilota Txapelketa

Julen Murua Mesonero 2024ko urt. 13a, 11:35

Atzo, egubakoitza, eman zion hasiera Udaberriko Pilota Txapelketan bailarako hainbat herritan. Gazte pilota zaleek haien lehenengo partiduak jokatu zituzten inguruko herrietako pilotarien aurka.

Atzo hasi eta datozen asteburuetan jokatuko dira esku pilotako Udaberriko Txapelketako partiduak. Guztira sei partida jokatu ziren Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan –gehienak alebin mailako pilotarien artekoak izan ziren–, eta herriko pilota saileko jokalariez gain, inguruko herrietako ordezkariak ere izan ziren frontoian, Zumarragakoak, Lazkaokoak edota Antzuolakoak, hain zuzen.

Horren pilotari gazteez aritzerakoan, partiduen emaitzak baino, beste kontu batzuek garrantzi handiagoa dutela dio Juan Mari Errastik, Aretxabaletako pilota saileko arduradunak: "Neska-mutikoak gustura egotea eta pilotaz gozatzea da gure ilusio handiena. Hori lortu ostean, norbaitek maila ona ematen badu, ongi etorria izango da".

Egoera ez da onena

Errastik dio pilotariak "sei edo zazpi urte ingururekin" hasten direla esku pilotan, baina "hamabost urte ingurura iritsitakoan utzi" egiten dutela kirol hori beste zerbaitetan aritzeko. Horrek eragiten du belaunaldiz belaunaldi pilotari gutxi iristea gorengoen mailatara, eta urtero gazteenen formakuntzan oinarritzea haien lana: "Pilota uzten ez duten gutxiekin ere aritzen gara, baina, orokorrean, urtero hasieratik hastea bezala izaten da".

Hala ere, Errastik aitortzen du haiek pilotalekuan izango direla beti, "izena ematen duten neska-mutiko berriei erakusteko asmoz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak