Mozorroak prestatzeko lokala erabilgarri egongo da astelehenetik aurrera

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 4a, 12:36

Mozorroak gertatzeko erabiliko den lokala, Basabe industrialdean.

Urtarrilaren 8tik aurrera, Aratusteetarako mozorroak gertatzeko eta karrozak egiteko lokala erabiltzeko moduan izango da. Azken urteetan legez, Basabe industrialdean dagoen Udalaren lokala erabiliko da, Basabe jatetxearen atzeko partean dagoena. Giltza jasotzeko Arkupera jo beharko dute interesatuek.

Lokala erabiltzeko arauak zehaztu ditu Udaleko Kultura Sailak; hona hemen horiek:

  • 1.- Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta ordezkari horrek beregain hartuko du taldearen ekintzen erantzukizuna.
  • 2.- Talde bakoitzak 50 euroko fidantza jarriko du izena ematean, eta lokala jaso eta giltzak bueltatzen dituztenean itzuliko zaizkio.
  • 3.- Lokalaren giltza ordezkari horri emango diote, eta hark aldez aurretik bere datuak emango ditu (NAaren kopia eta telefono zenbakia) eta agiri hau sinatuko du. Guztiz debekatuta dago giltzen kopiak ateratzea.
  • 4.- Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu. Beste talde batzuetako materiala erabiltzeko, bere baimena izan beharko du.
  • 5.- Lokala erabili nahi duten adingabeez osatutako kuadrillek adineko pertsona bat izan beharko dute ordezkari. Pertsona horrek bere datuak eman beharko ditu (NAren eta telefono zenbakia) eta dokumentu hau sinatu. Gainera, taldea lokalaren barruan badago, bertan egon beharko du. Era berean, gurasoek jakinaren gainean egon beharko dute.
  • 6.- Lanaldia amaitzean, lokalak garbi eta txukun egon beharko du.
  • 7.- Lokala 21:00etan itxiko da. Ordu horretatik aurrera ezingo da erabili.
  • 8.- Otsailaren 20a baino lehen, dena garbi eta bilduta egongo da. Udalak edukiontzi bat jarriko du horretarako. Ondoren, giltza emango da Arkupe kultur etxean.
  • 9.- Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizuna.
  • 10.- Derrigorrezkoa da lurra eta hormak babestea margotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak