Aretxabaletako Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu dute

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 27a, 19:22

Otsailaren 11n ospatuko diren Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Aretxabaletako Udaleko Kultura Sailak. Lanak aurkezteko epea zabalik izango da urtarrilaren 21a arte eta irabazlearen egileak 300 euro jasoko ditu.

Hona hemen oinarriak:

  • 1.- Edozeinek har dezake parte lehiaketan.
  • 2.- Teknika librea izango da.
  • 3.- DIN A3 kartelaren neurria formatu digitalizatuan aurkeztu beharko da –gehienez 10 mega–.
  • 4.- Derrigorrez honako testu hau izango du:
    • Aratusteak
      Aretxabaleta 2024
  • 5.- Irabazleak 300 euro jasoko ditu.
  • 6.- Egoki ikusiz gero aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko du Kultura Sailak.
  • 7.- Lanak aurkezteko bideak:
    • a) Posta arruntez helbide honetara bidalita: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550
      Aretxabaleta. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: nortasun agiriaren kopia, eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
    • b) Posta elektronikoz helbide honetara bidalita: kultura@aretxabaleta.eus; gaian honako hau adierazita: Aretxabaletako Aratusteak 2024. Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin. Nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia.
  • 8.- Kartelak urtarrilaren 21a baino lehen aurkeztu behar dira.
  • 9.- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • 10.- Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Lehiaketa kudeatzen duen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, aipatutako datuak zuzenean bilduko ditu datu horiek igortzen dituzten erakundeetatik. Hori ezinezkoa bada edo irabazleak egiaztapenari uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak. Era berean, lortutako sariaren ordainketa-kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko du.
  • 11.- Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 26an jakinaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak