Sari nagusia zeini eman erakusleihoen apainketan aditua den kide batek erabaki du. Haren esanetan Kilimak "lan ona" egin du eta fantasia erakusteko moduarekin asmatu: "Umeendako arropa denda izanik bezeroak kontuan izan ditu kolore neutroak erabilita, eta bertako generoa hobeto ikusteko egoki antolatu du guztia erakusleihoan".
Bi saltokietako ugazabek pozik jaso dituzte sariak: Aretxarte merkatarien elkarteko saltokietan gastatzeko bonuak. Kilimak, gainera, urte guztian izango du dendan erakusleiho lehiaketako irabazle izan dela adierazten duen oroigarria; hain zuzen ere, Belar Metan jasota –iazko irabazlea– eraman dio alkateak.