Gabonen bueltako ekitaldietan murgildu da Basotxo

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 20a, 07:44

Mus eta tute txapelketetako irabazle Vidriales eta Rico, Basotxoko ordezkariekin.

Gaur, eguaztena, hogei otar zozketatuko dituzte bazkide guztien artean; eta, bihar, txistor-jana izango dute Gurea tabernan; horretarako, bazkide-txartelarekin joan beharko dutela gogorarazi dute zuzendaritzako kideek.

Mus eta tute txapelketak ere jokatu dituzte Basotxoko bazkideek. Irabazleak izan ziren Miguel Rico eta Antonio Vidriales, eta azpi-txapeldunak Jose Ramon Ugarte eta Jose Mari Castellanos. Tutean ere Rico eta Vidriales nagusitu ziren, eta bigarren geratu Jesus Mari Galdos eta Justo Guruzeta.

Gurean apiril arte

Udalak, Basotxok eta Gureak egindako akordioa bukatzera doa baina luzatu egingo dute komentuko lanak bukatu artean. Akordio horren arabera Gurea izango da erretiratuen taberna komentuko lanak bukatu artean. "Ez da egongo da arazorik luzatzeko, kontratuan ere halaxe dago jasota eta. Abenduaren 31 zen data baina apiril arte luzatuko da lanen amaiera", azaldu du Migel Elortzak, Basotxoko presidenteak.

Triziklo bi datorren urtean

Aretxabaletako Lanbide Eskolak triziklo bi eskuratuko ditu eta horiek Basotxo erretiratuen elkarteko kideek erabili ahal izango dutela adierazi du Elortzak: "Eskolan bi pertsona trebatuko dituzte. Eta Basotxokoak ere gonbidatu gaituzte ikastaro batera zelan erabili jakin dezagun. Gero, eskatu eta gura dugunean erabili ahal izango ditugu. Adinekoak hara eta hona eramateko izango lirateke, adibidez, eguneko zentrora joan-etorriak egiteko, paseoan ateratzeko, kafe bat hartzera eraman…" Hitzarmen bidez jasota utzi gura dute hori.

Bestetik, Agijupens elkartea digitalizazioa sustatzen dabiltza erretiratuen egoitzatan, Foru Aldundiaren laguntzarekin: "Aldundiak dirua jarriko du eta eguneratzen lagunduko digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak