Neguko azokak 27 postu batuko ditu Durana kalean bihar eta etzi

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 15a, 11:51

Postuak Durana kalean, iaz.

Hamar artisau, lau ekoizle, bost merkatari, lau elkarte eta herriko beste lau artista elkartuko dira. Gaur, ostera, buzkantzak izango dira dastatzeko UDAren eta Aretxarteren eskutik.

Artisautza, merkataritza eta bertako askotariko produktuen topagunea izango da Durana kalea zapatuan eta domekan. Postuak, 27 guztira, 11:00etatik 15:00etara bitartean izango dituzte zabalik bi egunetan.

Hamar artisau, lau ekoizle eta bost merkatari elkartuko dira, eta era askotako produktuak eskainiko dituzte: larruzko osagarriak, zilarrez egindako bitxiak, arropa, pintura-lanak eta jatekoa: eztia, ogia, hestebeteak, gozogintza… Lau elkartek ere hartuko dute parte: Hiruatx gobernuz kanpoko erakundeak, Gu Haziak Gara elkarteak, Zaporeak elkarteak eta UDAk.

Gainera, herriko artistei ere egingo diete lekua eta hainbat idazle aretxabaletarrek eurek idatzitako liburuak erakutsiko dituzte.

Gaur, buzkantzak

Azokaren aurretik, gaur, egubakoitza, buzkantzak dastatzeko aukera eskainiko dute UDAk eta Aretxartek. Herriko Plazan jarriko dute postua, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak