LGTBI+ kolektiboaren gaineko solasaldia izango da zapatuan, Aretxabaletako egoeran jarrita arreta

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 14a, 20:26

Harrotasun Astearen baitan 'Mutikokristal' artistak marraztutako murala.

Pentsamendu kritikoa sustatzea helburu duen Hiruki Larroxa kooperatibako kideek LGTBI+ izatea zer den izango dute hizpide abenduaren 16an, udaletxe zaharrean egingo duten lan-saioan (11:00-13:00).

Aurten sortu den Atxabalta Harro elkarteak gonbidatu ditu lanketa hori gidatzera: "Kolektiboko pertsonen errealitatearen gainean egingo dute berba, herri handi eta txikietan dauden ezberdintasunen gainean, adibidez. Guk Aretxabaletan jarriko dugu arreta, hemengo errealitatetik abiatuko gara eta horren gainean hausnartuko dugu", adierazi du elkarteko kide Beñat Arizabaletak.

Ikastaroa irekia dela gaineratu du, eta edonork parte hartu ahal izango duela: "Herri osoaren kontzientzia piztu gura dugu, eta sentsibilizazio kanpaina zabaldu". Horregatik interesa duten herritar guztiak gonbidatu ditu.

Orain arteko ibilbidearekin "pozik"

Ofizialki aurten sortu da elkartea eta ekain inguruan hasita hainbat ekimen jarri dituzte abian, Harrotasun Astea, esaterako. "Ordutik hona hitzaldiak eta lanketak ere egin ditugu eta harrera ezberdina izan dute horiek; batzuk bete egin dira, Naizen elkartearekin egindakoa, esaterako, eta beste batzuk ez", azaldu du Arizabaletak. Dena den "pozik" agertu da orain arteko ibilbidearekin: "Balorazioa positiboa da, aurretik ez zelako halako ezer antolatzen. Poliki-poliki eta pausoz pauso jarraituko dugu lanean, badakigulako aldaketak ez direla ematen egun batetik bestera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak