Tratu onen garrantzia agerian uzteko ekimena abian

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 14a, 16:31

Komunikatzeko moduen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin Aretxabaletako haur eta nerabeei zuzendutako aisialdiko udal zerbitzuek –gazteleku, ludoteka eta hizkuntza errefortzu zerbitzuek–, spot batzuk egin dituzte erabiltzaileekin eta familiekin elkarlanean. Harremantzerakoan komunikazio modu oso bortitza erabiltzen dela sarri, ia ohartu ere egin gabe, jarri gura izan dute agerian.

Hiru spot dira guztira eta aipatutako aisialdi zerbitzuen erabiltzaileen artean zabalduko dituzte datozen egunetan.

Lehenengoan, gurasoengan jarri dute fokua antolatzaileek: "Gurasoek, sarritan, elkarren artean hitz egiterakoan ez dute oso modu egokian egiten eta haurren eredu dira".

Bigarrenean, kirol jardunari erreparatu diote eta han bizi den presioa jaso: "Modu bortitzean ematen delako eta eragin negatiboa izan dezakeelako kirolariarengan", diote.

Eta hirugarrena, sare sozialen erabileraren ingurukoa da, hausnartzeko nerabeek zer eta nola kontsumitzen duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak