Aurten 90 urte betetako bazkideak omendu ditu Basotxok

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 12a, 19:41

Basotxo erretiratuen elkarteak Santa Luzia egunaren bueltako ohitura berreskuratu du eta aurten 90 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu. Gehiago izan arren hamaika egon dira Arkupen egindako ekitaldian.

Basotxoko presidente Migel Elortzak egin die ondo-etorria, eta ondoren, Gari Iturbe alkateak eta Nerea Zubillaga Ongizate zinegotziek zoriondu dituzte. Aurreskua dantzatu diete Leizarra taldeko bi kidek eta opariak jaso dituzte gero. Basotxoko kantu taldeak hainbat abesti eskainita eman diote bukaera ekitaldiari.

1933an jaiotako bazkideak hamabost dira guztira eta ekitaldian bertan horietako hamaika egon dira: Iginio Etxabe Getaria; Lucia Duque Guerrero; Rufino Mateo Solis; Luzdivina Rodriguez Hernandez; Amelia Cruz Lopez; Juana Atela Oleaga; Manuela Sanchez de Jesus; Isidoro Gallego Alex; Itziar Antxia Zubia; Miren Elorza Barrena; eta Ildelina Rodriguez Robles.

Lauk, ostera, ez dute bertan egoterik izan; honako hauek: Benita Lete Aldai; Jose Luis Ochoa Roa; Maria Esther Etxebarria Sasigain; eta Felisa Eguren Irazola.

Erlazionatuak

90 urteko Basotxoko bazkideei omenaldia

Mirari Altube Arrese 2023 abe 12 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak