Erakusleiho lehiaketa astelehenetik abian izango da

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 8a, 10:20

Erakusleiho lehiaketa abenduaren 11n jarriko dute abian eta 22a arte iraungo du. Parte hartzeko ez dago izenik eman beharrik, nahikoa da erakusleihoa apainduta izatea egun horien barruan.

Sari nagusia 300 euroko bonua izango da eta erakusleiho onena aukeratu du eskaparategintzan aditua den kide batek; horrek kontuan hartuko ditu originaltasuna, kalitatea, eta saltokiko ohiko produktuen eta argien erabilera.

Bigarren saria herritarrek hautatuko dute abenduaren 11tik 18ra bitartean; botoa emateko bi aukera egongo dira: online jarritako galdetegia beteta eta Arkupen jarritako kutxa batean. Botoa emandakoen artean 50 euroko bonua zozketatuko da.

"Merkatariak animatzen ditugu erakusleihoak Gabon mezuekin eta argiztapen dotorearekin apaintzera, herritarren artean bertan erosteko gogoa pizteko", adierazi du Nahia Agirrek, Enplegu eta Garapen teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak