Gabonetako parkerako begiraleak behar ditu Udalak

Mirari Altube Arrese 2023ko abenduaren 1a

Urtarrilaren 3an eta 4an kiroldegian jarriko duten Gabonetako parkerako begiraleak behar dituzte. Ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea eta euskaraz ondo jakitea. Curriculumak honako helbidera bidali behar dira: gazteria@aretxabaleta.eus; horretarako azken eguna abenduaren 11 da.

Ezinbesteko bi baldintza horiez gain beste honakoak ere aintzat hartuko dituzte:

  • 1. Ikasketak: irakasle gradua, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak
    egiten egotea edo amaituta izatea: 3 puntu.
  • 2. Monitore titulua: 3 puntu.
  • 3. Gabonetako parkean esperientzia (urte bakoitzeko): 2 puntu.
  • 4. Aretxabaletako udaleku irekiak (urte bakoitzeko): 1 puntu.
  • 5. Udaleku itxiak urte bakoitzeko: 0,5 puntu (praktikaldiek ez dute kontatzen).
  • 6.  EGA: 1 puntu.

Gainera, Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dute.

Begiraleek Gabonetako parkean bete beharko dituzten eginkizunak honako hauek dira:

  • - Eskulanak dinamizatu.
  • - Haurren ilarak zaindu.
  • - Haurren beharrei erantzun.
  • - Txukun mantendu parkea.
  • - Eskulanen gunea jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak