Udazkenari agur esango diote Kurtzebarri eskolakoek jai giroan

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 28a, 11:18

Udazkenari aio eta neguari kaixo esateko jaialdia antolatu du Kurtzebarri eskolako euskara batzordeak beste urte batez. Bihar, azaroak 29, egingo dute Iturrigorri pilotalekuan, 17:00etan hasita.

Txalaparta hotsekin emango diote hasiera jaialdiari, eta ondoren, 2 urteko umeei eta haien familiei ongietorria egingo diete. Lekaixo lehiaketak ez du hutsik egingo, eta nork baino nork dotoreagoa bota jardungo dute neska-mutikoek.

En Tol Sarmiento taldearen Aukera berriak kanta ezaguna abestuko dute EITB maratoirako, eta ondoren, talde argazkia atera "eskuak altxatuta". Bihotzez ikasi dantza ere klasiko bihurtu da eta gaztetxoek zein helduek jardungo dute horretan.

Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek taloak egingo dituzte, eta buzkantzak, gaztainak eta sagardoa ere izango dira gosea kentzeko.

Antolatzaileek eskolako kide guztiak gonbidatu dituzte festara: "Ilunkara ederra pasatuko dugu lagun artean. Bertan ikusiko gara!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak