Zaintzaren arlo ezberdinetan lan egiten duten hamalau lagunen testigantzak jaso dituzte ikus-entzunezkoan azaroaren 30eko greba feminista orokorraren baitan. Horien prestutasuna eskertze aldera, A-30eko zapiak jarri zizkieten lepoan, bukaeran. Oihana Aranak egindako bertsoa abestuta eta mokadutxo bat janda borobildu zuten ekitaldia.