Mendi federazioaren aukerak aldatzeko epea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2023ko abenduaren 4a

Murrukixo mendizale elkarteak jakinarazi du bazkidetza eta mendi federazio aukerak aldatzeko epea zabalik dagoela.

Euskal mendizale federazioaren informazio guztia, lizentziaren estaldurak eta prezioa, besteak beste, Efm.eus webgunean dago. Aldaketak egiteko edo zalantzak argitzeko elkartera bertara jo behar da; horretarako, helbide elektroniko bidez jakinarazi –murrukixo@outlook.com– edo Mitarte kalean duen bulegora jo martitzenetan (19:00-19:30). Azken eguna abenduaren 5a da.

Era berean, bazkideei eskatu diete norberaren helbide elektronikoa helarazteko hartu-emanak errazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak