Zaintzak era partekatuan eta adostuan antolatzeko tresna aurkeztuko dute eguenean

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 21a, 09:39

Zuk jakitea nahi dut… gida prestatu du Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta azaroaren 23an Arkupen aurkeztuko dute, 17:30ean. Zainketen plangintza partekatua eta adostua errazteko helburua duen "gida praktikoa" da.

Pertsona bakoitzaren lehentasunak kontuan hartuta egin da Zuk jakitea nahi dut… dokumentuan jasotzen den gida, zainketak planifikatzen laguntzeko. Egunerokoan edo aldaketa-uneetan erabakiak hartzea errazteko balio duen tresna izan gura du Aldunditik adierazi dutenez: "Pertsonei, haien familiei, lagunei edo haiei laguntzen dieten profesionalei zuzendutako jarraibide sinpleen bidez. Entzuteko eta pertsona bakoitzaren balioak, nahiak eta beharrak errespetatzeko aukerak sortzen ditu, eta horiek funtsezkoak dira zainketen pertsonalizazioan aurrera egiten jarraitzeko". Dokumentu irekia dela gaineratu dute. Hala, pertsona bakoitzak modu desberdinean bete dezake, bere lehentasunen arabera.

Horren guztiaren berri ematen dihardute herririk herri eta eguenean, hilaren 23an, Aretxabaletan izango dira, Arkupe kultur etxean (17:30).

Aldundiak harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat ere jarri ditu: 943 24 48 35 eta zukjakiteanahidut@gipuzkoa.eus. Eta dokumentua online ere kontsulta daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak