Urkulun grabatu du goizean Aretxartek Gabonetako iragarkia

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 19a, 16:08

Kepa Errasti aktorea Aretxarteko hainbat merkatarirekin eguerdian Urkulun.

Aretxarte merkatarien elkarteak, AZ Gaubelak-ek eta Kepa Errasti aktoreak bat egingo dute beste urte batez, Gabonetako iragarkia grabatzeko eta goizean izan dira hainbat herritarrekin batera grabazioa egiten, Urkulun.

Iragarkia grabatzen laguntzeko deia egina zuten herritarren artean eta asko joan dira, mozorrotuta batzuk eta osagarri ezberdinak eskuetan dituztela beste batzuk. Urkulun grabatu dute. Kepa Errasti aktorearen ondoan antzeztu dute herritarrek, AZ Gaubelako Ibai Zangituri eta Mikel Alberdiri kasu eginez. Braveheart filma hartu dute aurten oinarri Gabonetako iragarkia egiteko eta hauxe da leloa: Ez duskue sekula gertutasuna kenduko. Gabonetako erosketak ere herriko komertzioetan egiteko mezua zabalduko dute beste behin.

Gaurko grabazioa eginda, edizio lanak faltako zaie iragarkia ikusgarri egiteko. Hilaren amaiera alderako egongo da prest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak