Portasolgo jai batzordeak herritarrak eskertu ditu lapurreta ondoren jasotako babesagatik

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 17a, 13:47

Portasolgo jaietan izandako lapurretaren ondoren herritarren aldetik jasotako babesa eskertu gura izan du auzo horretako jai batzordeak, eta herriko atari guztietan gutun bat itsatsita egin dute hori.

"Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen aletxoa eman zenuten guztioi, bai ekonomikoki baita animoz ere, jaietako txosnan bildutako diruaren lapurretak eragin zigun zorra kentzeko. Portajaiak Festen Elkarteko kide guztiok harro sentitu gara herriak, udalak, bailarak eta inguruak babesten gaituztelako". Hala adierazi dute gutunean.

Gaineratu dute, lapurretaren ustezko egileak hasiera-hasieratik identifikatuta eta salatuta daudela: "Justizia, zoritxarrez, nahiko genukeena baino motelagoa da. Guk borrokan jarraituko dugu dirua berreskuratzeko eta pertsona horiek horrelako ekintza penagarri eta patetiko bati merezi duten saria izan dezaten". Kontuari "amaiera justua" eman gura diote "emozionalki atseden" hartzeko.

2024a arte agurtu dira horrela: "Portasoleko jaiak antolatzeko elkartea harro eta indartsu dago zuei esker". Eta auzoa bizirik mantentzearen aldeko aldarria egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak