Merkatarien Gabonetako iragarkia grabatzen laguntzeko deia herritarrei

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 16a, 11:25

Aretxarte merkatarien elkarteak, AZ Gaubelak-ek eta Kepa Errasti aktoreak bat egingo dute beste urte batez, Gabonetako iragarkia grabatzeko. Horretan laguntzeko eskatu diete herritarrei, eta domekarako deitu dituzte; 11:00etan, parrokiaren aurrealdean elkartuko dira Urkulura igotzeko. 

Braveheart filma hartuko dute oinarri eta leloa izango da: Ez duskue sekula gertutasuna kenduko.

Herritar asko batu gura dituzte eta ez dutela ezer berezirik jantzita eraman behar adierazi dute deitzaileek: "Merkatariek eta ostalariek euren saltoki eta zerbitzuetako produkturen bat edo beste eramatea nahikoa izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak