Azaroaren 25eko bazkari feministarako txartelak salgai daude

Mirari Altube Arrese 2023ko azaroaren 13a

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatuko da azaroaren 25ean, eta Aretxabaletako Mugimendu Feministak eta Udalak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ekitaldien artean bazkaria izango da, eta harako txartelak azaroaren 16a arte izango dituzte salgai Urbaltz eta Paulaner tabernetan.

Emakume sortzaileen azoka, bazkari feminista eta Ez da kasualitatea bertso-saioa izango dira azaroaren 25ean, Iturrigorri pilotalekuan. Gero, arratsaldean, Mugimendu Feministaren ekintza ere izango da.

Bazkarirako txartelak salgai daude Urbaltz eta Paulaner tabernetan, 15 euroren truke; honako hau izango da menua: kalabaza eta jengibrezko krema, arroza eta postrea –laranja natilla edo azenario tarta–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak