Komunikazioan eragiteko hainbat ekintza, haur eta nerabeen artean tratu onak sustatzeko

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 9a, 12:53

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, komunikazioa ardatz izango duten hainbat ekintza antolatu dituzte Aretxabaletako Udaleko haur eta nerabe zerbitzuek elkarlanean.

Antolatzaileen helburua da tratu onak sustatzea. "Berdinkideen arteko harremanetan bortizkeria ohiko bihurtu dela ikusi da. Irainak eta jolasetan egiten diren eraso fisikoak oso normalizatuta daude nerabeen artean", adierazi dute antolatzaileek. Horregatik, gaztelekuan, ludotekan eta hizkuntza errefortzu zerbitzuetan horren bueltan gogoeta egingo dute egunotan.

Jaialdia eta hitzaldia

Ekintza bi ere antolatu dituzte "tratu on horiek" bultzatze aldera. Gaur, azaroak 10, jaialdia egingo dute Herriko Plazan: 17:30ean, haurrei eta nerabeei zuzendutako ginkana izango da. Eta ondoren, 18:30ean, grafiti bat margotuko dute plazan, horretarako jarriko diren paneletan; Iban Urreta Etxeberria grafitigile aretxabaletarrak gidatuko du hori.

Martitzenean, azaroaren 14an, ostera, gurasoendako hitzaldia antolatu dute. Nerabezaroa eta komunikazioa izango da gai nagusia, eta Aretxabaletako Ikasiz zentroko Jone Galdos psikologoak emango ditu horren gaineko azalpenak; 18:00etan da, Arkupen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak