Senegalgo eskolarako ordenagailuak prestatuko dituzte Arizmendi ikastolan

Mirari Altube Arrese 2023ko azaroaren 7a

Arizmendiko irakasle Gaizka Eraña, Yaakarreko ordezkariekin: Amalia Ormaetxea, Aminata Sene eta Souleymane Sarr.

Aretxabaletako Yaakar elkarteko kideak Arizmendi ikastolako mikroinformatikako ikasleekin izan dira Senegalgo proiektuaren berri ematen. Mbam eskualdeko eskolara bidaliko dituzten ordenagailuak prestatuko dizkiete Arizmendikoek.

"Ordenagailu horiek Mbameko ikasleek kalitatezko hezkuntza jasotzeko, etorkizuna eta ingurunea hobetzeko eta euren ametsak gauzatzeko giltza izango dira", adierazi dute Yaakarreko kideek. Amalia Ormaetxea elkarteko presidenteak eta Aminata Sene eta Souleymane Sarr kideek eskerrak eman dizkiete Arizmendi ikastolakoei: "Eskerrak irakasleei eta ikasleei gurekin gogoratzeagatik eta lankidetza proiektu polit honetan elkarlanean jarduten uzteagatik".

Yaakarreko kideak proiektuaren berri ematen ikasleei. (Argazkia: Yaakar)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak