Antsietatearen gainean jardungo du Leire Urra adituak, azaroaren 7an

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 7a, 08:28

(Argazkia: Unsplash: Nik Shuliahin)

Sare sozialak, alkohola, janaria… Ba al dago antsietatea kentzeko beste modurik? hitzaldia eskainiko du Hariak proiektuko psikologo Leire Urra aretxabaletarrak, gaur, azaroak 7, Arkupen (18:00). Inklusioa/ilusioa egitasmoaren baitako solasaldia da.

Gazteen ongizate emozionalean eragiten duten nahaste nagusiei buruz informazioa partekatzea eta gazteen osasun mentala zaintzeko ekarpenak egitea da horren xedea.

Bizitza osasuntsua sustatze aldera gizartean antzematen diren hainbat arazoren inguruan sentsibilizatzea eta eztabaida plazaratzea du helburu Inklusioa/ilusioa egitasmoak. Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalak antolatu dute UDArekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak